XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskaintza-eredua: Berarizko Arduralaritza Baldintzen Zerrendaren Eraskinean agertzen dena.

Aurkezteko epea eta tokia: Eskaintzak eskutan aurkeztu behar izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Akurapen-Artezkaritzan, Gasteizko Duque de Wellinton Hiribideko 2.eko 8. oinean, 1986.eko Apirilaren 11ko 11ak baino lehen.

Aurkeztutako eskaintzak agertaraztea, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Bilkur-Aretoan egingo da, 1986.eko Apirilaren 11ko 16etan.

Gasteiz, 1986.eko Martxoak 17.

AKURAPEN-BATZORDE NAGUSIKO IDAZKARIA.

AURREZKI-KUTXA MUNIZIPALA.

Ohizko Batzarre Nagusirako DEIALDIA.

Erakundeko Estatutoen 16.1 atalean ezarria dagoenaren arabera Administrazio-Kontseiluak, Otsailaren hogeitazazpian egindako bere bilkuran, Ohizko Batzarre Nagusirako dei egitea erabaki zuen.

Batzarre hau 1986.eko Apirilaren 12an, larunbata, goizeko 11etan egingo da lehen deialdian, eta ordu erdi bat beranduago, horren beharra izanez gero, bigarren deialdian.

Bilkura hau Kutxaren Kultur Aretoan (Arrasate, 12, behean) egingo da, aztertu beharreko gaiak honako hauek izango direlarik:
AZTERGAIAK.

1.- Batzarrearen eraketa eta irekitzea.

2.- 1985.eko Txostena, Balantzea, Emaitza-Kontua eta Mozkin-Banaketa onartuak izateko proposamena:
- Txosten, Balantze eta Emaitza-Kontua direlakoei buruzko txostena.

- Balantzea Berrikusteko Batzordeak irakurri beharreko txostena.

- Kontrol-Batzordeak irakurri beharreko txostena.

- Onarpenerako proposamena.

3.- Balantzea Berrikusteko Batzorderako bi Batzarkideren hautamena.

4.- Gizarte-Ekintzak direlakoei buruzko proposamenak:
- 1985.ean ihardun izanikoari buruzko txostena.

- 1985.eko ekitaldiko likidazioaren onarpena.

- 1986.erako iharduera-politika.

- 1986.erako Aurrekontuaren onarpena.

5.-1986.erako Gestio-Planari eta Aurrekontuari buruzko txostena.

6.- Bilkuraren Akta jasotzeko bi Kontuhartzaileren izendapena.

Donostian, 1986.eko Martxoa.

LEHENDAKARIA.